Copihue blank

Higer Bidea 30, Hondarribia, Euskadi, 20280, Spain

Sakatu deitzeko 658 726 180

 Complet
Erreserbatu
qrcode

Jabetza deskribapena

60 m2tako pisua, beheko solairuan kokatua. 2 logela, egongela, sukaldea eta trastelekua.

Kanpora ematen duen pisu zoragarria, beheko solairuan aurkitzen da eta etxebizitza orain dela gutxi eraikia. Alde zaharrean bertan kokatua.

60 m2 dauzka eta banatzen da, 2 logeletan (bata ohe handiarekin ta bestea banakako 2 ohekin), egongela sofa-ohe batekin, sukaldea zeharo ekipatua, komuna eta trasteleku txiki bat. Aukera ematen du egonaldi batetaz gozatzeko bai bikotearekin, familian haurrekin edota lagunen artean.

Alderdi lasai batean kokatua, deskantsurako aproposa. Oso kokapen ona dauka, mendia 15 minututara dago oinez, Portuko Auzoa 5 minututara eta hondartza eta kirol kaia 20 minutuetara ibilaldi oso atsegin baten bitartez. Dohainezko parkinga 200 bat metrotara aurkitzen da baita bus geltokia, taxi geltokia, supermerkatua edota botika.

Komuna

Bañera dutxakin, konketa armairuaekin

Logelak

1. Logela: Senar-emazte ohea, 2 mahaitxo, horma armairua, ixpilua ta puffa.

2. Logela: 2 banakako ohe. Sehaska aukerarekin, horma armairua, ixpilua eta mahaitxo bat.

Ekipamendua

  • Igogailua
  • Ile lehorgailua
  • Berokuntza zentrala
  • Plantxa eta lixatzeko mahaia
  • Eskuohial eta maindireak
  • Garbigailua
  • Sukaldea zeharo ekipatua: Mahai tresneria, kafetera, ontzi garbigailua, microondasa, labea, bitrozeramika, zukuak prestatzeko gailua...
  • Telebista eta dvd

Eusko Jaurlaritzako turismo saileko legean erregistratua: ESS00167 zenbakiarekin.

2 Logela

Informazio gehiago

Sartzeko ordutegia

Erreserba-eguneko sartzeko ordutegia: 16,00tatik 21,00 arte.

Berandu iritsiz gero, beti 00,00 ak baino lehenago, 30 euroko gehigarria kobratu egingo da. 16,00ak baino lehenago sartu nahi izanez gero, jar zaitez harremanetan gurekin eta aukera ezberdinak azalduko dizkizugu.

Etxebizitzan sartzeko egunean, iritsi baino 40 minutu lehenago abisatu beharko diguzu bertan itxaron ahal izateko, giltzak eta argibide ezberdinak emateko zein izango duzun edozein zalantza argitzeko (aparkaleku gertuenak, garraiobideak, jatetxeak, ekintzak, etab….)

Iritsi orduko, erreserbaren baieztapenean azaldutako etxebizitzaren araberako fidantza ordaindu beharko da. Guztira 200 €koa izaten da, bai eskudirutan bai kreditu-txartelaren baimenarekin eta ateratzeko egunean behin etxebizitza berrikusita bueltatu egingo da.

Fidantzaren guztira ala zati bat gorde ahal izango da, etxebizitzan bezeroak eragindako kalteak aurkituz gero.

Honako terminoak eta baldintzak onartuz gero, etxebizitzan eragindako edozein kaltea hasiera batean emandako fidantzatik kendu egingo dela ontzat hartzen duzu. Kaltearen guztira fidantzakoa gaindituz gero ardura hartu beharko duzu eta diferentzia ordaindu beharko duzu.

Ateratzeko ordutegia: 12,00ak baino lehenago.

Beranduago atera nahi izanez gero, kontsulta iezaguzu eta aukera ezberdinak azalduko dizkizugu.

Politikak eta prozedurak

Edozein aldaketa zein ezeztapena idatzi baten bidez jakinarazi beharko da BETI.

Erreserba aldatu ahal izateko, erreserbatutako etxebizitzaren erabilgarritasunarenpean egongo da eta ezinezkoa izatekotan, aldaketa ezeztapentzat hartuko da.

- Ezeztapena 30 egun baino lehenago, gutxienez burutuz gero, erreserbaren guztirako zenbatekotik %10a kobratu egingo da. Ordaindutako gainontzekoa bueltatu egingo da.

- Ezeztapena 30 eta 14 egun baino lehenagoko bitarteko epearekin burutuz gero, erreserbaren guztirako zenbatekotik %30a kobratu egingo da. Ordaindutako gainontzekoa bueltatu egingo da.

- Ezeztapena 14 egun baino gutxiagoko epearekin burutuz gero, erreserbaren guztirako zenbatekotik %50a kobratu egingo da. Ordaindutako gainontzekoa bueltatu egingo da.

Honako baldintzak kasu guztietan ezarri egingo dira, edozein izanda ere ezeztapen arrazoia.

Enpresarenak ez diren arrazoiengatik (obrak, matxurak, uholdeak, suteak edota beste edozein ezinbesteko kasua) ezin izango balitz bezeroari erreserbatutako etxebizitza eskaini, ezaugarri antzekoak izango dituen beste batengatik aldatzeko eskubidea gordetzen dugu. Bezeroa ados egongo ez balitz, erreserba ezeztatu ahal izango luke inongo kosterik gabe.

ETXEBIZITZAREN ERABILERA

Erabilera arduratsua izan beharko da ondorengoak kontutan hartuta:

- 22:00etatik eta goizeko 10:00ak arte, saihestu beharko da zarata ateratzea bizilagunak ez eragozteko.

- Etxebizitza, erreserban aipatutako pertsonen kopurua mantenduko da. Maskotak debekatuta daude idatzi baten bidez onartuta ez badaude.

- Debekatuta dago etxebizitzaren barruan erretzea, balkoietan eta terrazetan izan ezik.

- Egonez gero, iritsitakoan azaldutako etxebizitzaren zein Komunitatearen arauak bete beharko dira.

- Gau-festak debekatuta daude.

- Erreserbaren titularra izango da etxebizitzako beste hartzaileen jarrera zuzenaren arduraduna.

- Bai titularrak zein hartzaileak izango dira haien jarreraren arduradunak.

Aipatutako edozein arau ez betetzeak enpresari hartzaileak kanporatzeko eskubidea ematen dio baita fidantzaren zein ordaindutako alokairuaren zenbatekoaren zuzeneko galera ekarriko du.

Erreserbaren titularrak nahita zein nahi gabe egindako kalteak jakinarazi beharko dizkigu.

Ateratzeko egunean, etxebizitza egoera onargarrian egon beharko da. Bestela, APARTEKO garbiketa zerbitzuaren zenbatekoa kendu egingo da fidantzatik.

Ez enpresa ezta etxebizitzaren jabea ez dira arduratzen bezeroaren erabilera txar baten eraginez sortutako zuzeneko zein zeharkako kaltez, inongo mugarik gabe, sute batek eragindako galerak, lapurretak, istripuak zein beste edozein kalteak barne.

Erreserba burututakoan baldintza orokorrak onartu egiten dituzu.

BASQUENJOY HONDARRIBIA S.L.

Europa Pabellon C-6. 20305 Irún - Guipuzkoa

B75167056

Kokapena

Zure helmuga (ibilbidearen amaieran puntua) dagoeneko mapan markatu da. Mesedez sartu zure kokapena eta ibilbidea hautatu helmuga puntua jarraibideak lortzeko. Maparen gainean klik egin dezakezu up aukeratu 9 interesguneak abiapuntura helmuga puntua tik.

Helbidea
Posta-kodea
Herria
Garraioa aukeratu
Erreserbatzeko eskuragai
Okupatuta
Abendua 2018
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Otsaila 2019
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
Martxoa 2019
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Apirila 2019
AAAOOLI
 
 
 
 
 
June 2019
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abuztua 2019
AAAOOLI
 
 
 
26
27
28
29
30
31
 
Iraila 2019
AAAOOLI
2
 
 
 
 
 
 
Otsaila 2020
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
Apirila 2020
AAAOOLI
 
 
 
 
 
Maiatza 2020
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Abuztua 2020
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Azaroa 2020
AAAOOLI
 
 
 
 
 
 
Itsas aurre star Gutxi gora beherako distantzia0.13 km
Prezioak:105.00€ Gaueko
Anaiak star Gutxi gora beherako distantzia0.16 km
Prezioak:150.00€ Gaueko
Iterlimen star Gutxi gora beherako distantzia0.26 km
Prezioak:86.00€ Gaueko
Higer Bidea1 star Gutxi gora beherako distantzia0.38 km
Prezioak:210.00€ Gaueko
Arroka star Gutxi gora beherako distantzia0.48 km
Prezioak:200.00€ Gaueko