Gipuzkoa probintzian kokatua eta Frantziatik bakarrik Bidasoaren bokaletik banatuta, Hondarribia Euskal Herriko kostaldeko aparteko herri bat da. Paregabeko ingurune naturalean eta aukera ugari eskaintzen duena.

Giro ezberdinak gozatzeko aukera inguru murriztuan. Alde batetik Mendia, nondik oinez zein bizikletaz ibilbide zoragarriak egin ahal izango duzun, kostalde ertzetik edo Txingudi Badiatik, Hendaia, Irun eta Hondarribia herriez osatuta. Beste aldetik Itsasoa eta Hondartza non edozein kirol eta ur jarduerak egiteko aukera izango duzun. Eta azkenik, Herria. Haren alde zaharrarekin eta arrantzale-auzo bitxiarekin, itsasertzeko pasealekuarekin, kirol-portuarekin eta arrantzale zahar portuarekin.

Kirol eta aisialdiko ekintzak egiteko aukera ugariak edozein jarduerazgozatzeko aukera ematen dio bisitariari: golfa, zaldiketa…

Herria historiaz inguratuta dago. Alde zaharretik besterik ez da galdu behar haren harri-zolaz, jauregiz, ehun urteko etxez, Gipuzkoa enparantza famatuaz, Santamaria Ateaz edota Nuestra Señora de La Asuncion y del Manzano parroki elizara eramaten gaituen Kale Nagusiaz gozatzeko, Carlos V.aren Gaztelua ahaztu gabe. Gotorleku ikaragarria luxuzko ostatu bihurtuta eta Arma Enparantza, kolore askotariko etxez osatutakoa eta bitxitasuna ematen diotena, nagusitzen duena

Hondarribia haren paisaia-edertasun arkitektonikoaz gain, edozein txokoak eskaintzen duen erlaxazio-giroaz bereizten da non goi mailako gastronomia eskaintzen dituzten jatetxeak aurki ditzakegun. Taberna asko pintxo-barra zoragarriekin denok gozatu ahal izateko. Horietako askok estatu zein probintzia mailako sari gastronomikoak jaso dituzte.

Hondarribia kokapen geografiko zoragarri eta erosoa du. Turistikoki interes handiko hirietatik oso hurbil dago eta. Donostia (20 minutura), Bilbao (ordubetera), Iruña (ordubetera) eta Gasteiz (ordubetera).

Herrialdeak garraiobide ezberdinak eskaintzen ditu bertara hurbiltzeko, Madril, Bartzelona eta Londresetik hegalaldiak, udan, tren geltokia (Irunen 5 km.tratara), autobusa…

Nafarroatik ere oso gertu dago, batez ere Bortziri eta Baztan aldeetatik. Horrek herri txiki zoragarri batzuk bisitatzeko aukera ematen du: Lesaka, Elizondo, Bertizko Jaurerriko Natur Parkea edota Zugarramurdi Leizeak.

Ezin da ahaztu ere Frantziako hegoaldea non Baiona, Donibane Lohizune edo Biarritz aurkitzen dugun. Baita barrualdeko herri txikiak ere Sara eta Ainhoa esaterako.

Herrialdeak garraiobide ezberdinak eskaintzen ditu bertara hurbiltzeko, Madril, Bartzelona eta Londresetik hegalaldiak, udan, tren geltokia (Irunen 5 km.tara), autobusa, taxia…

Aipatzeko ere haren aisialdiko gida, urte osoan ekintzaz beteta: Aste Santuko Prozesioa, udako Blues Nazioarteko Jaialdia, bereziki, Erdi-ArokoAzka, Kutxaren ospakizuna, Alardea…